Bideo-jokoen mundua oso zabala da eta aisialditik eta dibertsiotik haratago doa. Ikus-entzunezko kultura da, artea eta sormena da. Ikasteko ingurunea da. Pantailen inguruan belaunaldi ezberdinak elkartzeko aukera ere bada, loturak eraikitzen ditu eta aukerak zabaltzen ditu arriskuen gainetik.